Sei emanaldi, Zizurkilgo XI. Antzerki Astearen barruan

Tolosaldeko Ataria 2013ko api. 19a, 00:26

Astelehenean hasiko da Zizurkilgo XI. Antzerki Astea. Udalak, sei emanaldiko egitaraua aurkeztu du, eta adin guztietako antzerkizaleek Atxulondon edo Iriarten ikuskizunekin gozatzeko aukera izango dute.

Musika tresnen fabrika-rekin hasiko da kultur eskaintza. Kortxea Jaunak eta Filomenak musika tresnen eta kantuaren gaineko azalpenak emango dizkie 2-6 urte bitarteko haurrei. Atxulondon jarraitzaile ugari elkartzea espero dute ikuskizun honetako bi pertsonaiek.

Afarirako txartelak salgai

Hilaren 22an hasiko den ekimena 27an amaituko da, Bakarrizketa afariarekin. Jon Zubiagak Unai Iturriagaren testuekin emanaldia eskainiko du Atxulondon. Afarira joateko txartelak 15 eurotan jarri dituzte salgai Iriarte Tabernan eta Atxulondon, bertan. Postrearekin batera etorriko da, beraz, Buah Txabal ikuskizuna. Garikoitz Kortabitarte gaztearen lekuan jarriko da Zubiaga. Tragedia bati aurre egin beharrean aurkitzen da Kortabitarte: mugikorra galdu du.

Zizurkilgo Udaletik eskualdeko herritar guztiak gonbidatu dituzte XI. Antzerki Astera.

Egitaraua

Apirilak 22, astelehena

15:15. Musika tresnen fabrika ikuskizuna, Atxulondo kultur etxean. 2-6 urte bitarteko haurrentzat.

Apirilak 23, asteartea

11:00etan eta 15:15ean. Jolas eta zilarrezko txartela ikuskizuna, 6-12 urte bitarteko haurrentzat, Atxulondo kultur etxean.

Apirilak 25, osteguna

11:00. Pedro Mari Otaño Eskolako haurren emanaldiak. LH1eko ikasleek Barraskiloa antzezlana eskainiko dute, eta LH6ko ikasleek, euren aldetik,  Urrezko baloia antzezlana taularatuko dute.

Apirilak 26, ostirala

17:00. Sarean zintzilik ikuskizuna, Iriarte Etxean.

Apirilak 27, larunbata

21:00. Bakarrizketa afaria Atxulondo Tabernan. Jon Zubiagak eskainiko du emanaldia afalostean, Buah txabal bakarrizketarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!