Zizurkilgo II. Gazte Eguna ospatuko dute larunbatean

Ataria 2013ko martxoaren 21a

Txepetxa Gazte Asanbladak antolatuta, Gazte Eguna ospatuko dute datorren larunbatean, hilak 23, Zizurkilen, bigarren urtez.

Lehenengo edizioan, herriko 70 gaztetik gora bildu zen, eta arrakasta ikusita, ekimenarekin aurrera egitea erabaki zuten asanbladako kideek.

Egitarau zabala antolatu dute: herri kirolek irekiko dute eguna, 11:30etatik aurrera. Ondoren, txerrikume erakustaldia, eta trikipoteoa izango dira herriko tabernetan. Bazkal aurretik, ordubatean, Txepetxari ongi etorria egingo diote plazan.

14:00etan egingo dute bazkaria, eta tiketak herriko tabernetan daude salgai 15 euroren truke.

Arratsaldean, berriz, gazte jolasak eta txerri harrapaketa egingo dituzte Lartingo zelaian. Iluntzean, 20:00ak aldera, triki-bertso poteoa izango da, eta festari amaiera ona emateko, gaueko hamaiketatik aurrera, Aierrik taldeak goizaldera arte joko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!