Autokonpostaje saio berri bat egingo dute Zizurkilen

Ataria 2013ko otsailaren 21a

Zizurkilen autokonpostaje ikastaroa egin zuten iragan ostegunean, Iriarte Kultur Etxean. Udalak ikastaroaren inguruko balorazio oso positiboa egin du, eta hasierako aurreikuspenak erabat gainditu direla azaldu du. Autokonpostaje ikastaroan 30 famili baino gehiagok parte hartu zuten, hala eta guztiz ere, eskari gehiago egon zirela azaldu dute udaletik. Hori dela eta, beste ikastaro bat antolatuko dute konposta nola egin erakusteko.

Ikastaroan parte hartu ahal izateko izen ematea udaletxean, 943 69 10 12 telefonoan, edo birziklatuz@zizurkil.com helbidean egin beharko da. Zizurkilgo Udaletik herritar guztiak gonbidatu dituzte ekimen honetan parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!