Jesusen Bihotzako sukaldaritza ikastaroa

Ataria 2013ko urtarrilaren 30a

Zizurkil-Villabonako Jesusen Bihotza ikastolako jangela kudeatzen duen Askora enpresak sukaldaritza ikastaroa antolatu du otsailaren 2an, larunbatean, Gipuzkoako Goi Ostalaritza Eskolaren instalazioetan. Ikasle eta gurasoak gonbidatu dituzte ikastarora, eta izena emateko, idazkaritzara deitu edo ikastolako webgunera sartu behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!