N-1 eta A-15 errepideetan sistemak instalatzeko lanek ondorioak izango dituzte

Tolosaldeko Ataria

Datozen egunetan egingo dituzte lanak, eta hainbat adarretan eragina izango dute.

N-I eta A-15 errepidean, sistemak instalatzeko lanek trafikoan eragina izango dute datozen egunetan.

Abenduaren 1eko 22:00etatik abenduaren 3ko 06:00etara, Andoaingo norabidean N-I-431-1-S adarra itxita egongo da, Alegia udalerrian. Alegiara joan nahi dutenek N-I-433-1-S errepidetik sartu beharko dute.

Abenduaren 1ko 22:00etatik abenduaren 3ko 06:00etara, Andoaingo norabidean N-I-428-1-S adarra itxita egongo da, Ikaztegietako udalerrian. Ikaztegietara joan nahi duten ibilgailuek N-I-431-1-S errepidetik sartu beharko dute.

Abenduaren 1eko 22:00etatik abenduaren 3ko 06:00etara, Etzegarateko norabidean N-I-436-2-S adarra itxita egongo da, Tolosako udalerrian. Tolosara joan nahi duten ibilgailuek N-I-434-2-S errepidetik sartu beharko dira.

Abenduaren 1eko 22:00etatik abenduaren 3ko 06:00etara, Andoaingo norabidean N-I-433-1-S adarra itxita egongo da, Tolosako udalerrian. Tolosara joan nahi duten ibilgailuek N-I-434-1-S errepidetik sartu beharko dira.

Abenduaren 1eko 22:00etatik abenduaren 3ko 06:00etara, hurrengo adarrak ixtea:

N-439-1-S errepidetik Donostiako norabidean Irurako udalerrira. N-439-2-S errepidetik Etzegarateko norabidean dagoen sarbidea, Irurako udalerrira. Donostiko norabideko N-I-439-1-S adarraren mozketak, N-I-441-1-S adarra erabiltzera behartuko dituzte ibilgailuak. N-439-2-S errepidetik Etzegarateko norabidean, Irurako udalerrian, doan adarra moztuta, ibilgailuak N-I-436-2-S errepidetik sartu beharko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!