Giro eguzkitsua

Iker Ibarluzea

Berriro ere behe-lainoa agertuko da bailaretan, baina goizean goiz jasoko du, eta giro eguzkitsua nagusituko da, tarteka goi-hodei fin batzuekin.

Arratsaldean, aldiz, erdi-mailako eta goi-mailako hodeiak pixkanaka ugarituko dira barnealdean, eta azken orduetan zerua estaliko dute. Hala ere, ez da euririk espero. Hego-haize ahula nagusituko da. Tenperaturak gora egingo du, eta 16-18 gradu arteko maximoak izango ditugu.

Bihar goizean erdi-mailako eta goi-mailako hodei ugari agertuko dira, baina ateri eutsiko dio. Eguerdian, ordea, fronte bat iritsiko da mendebaldetik, eta euria hasiko da. Arratsaldean zaparradak botako ditu, eta lehen orduetan, gainera, zenbait zaparrada mardulak izango dira. Gauean, pixkanaka, atertzera egingo du. Hego-mendebaldeko haizeak ipar-mendebaldekoari emango dio paso arratsaldean. Tenperaturak behera egingo du, eta 13-14 gradu arteko maximoak izango ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!