Epelduko du

Iker Ibarluzea

Behe-lainoa eta hodei baxu batzuk agertuko dira goizeko lehen orduetan, baina goizean zehar desagertuz joango dira, eta zerua oskarbi geratuko da.

Arratsaldean ez da aldaketa handirik espero. Goi-hodei fin batzuk baino ez dira agertuko zeruan, eta eguraldi eguzkitsuak jarraipena izango du egunaren amaierara arte. Hego ukituko haize ahula nagusituko da. Tenperaturak gora egingo du, eta 13-15 gradu arteko maximoak izango ditugu.

Bihar berriro ere behe-lainoa agertuko da bailaretan, baina goizean goiz jasoko du, eta giro eguzkitsua nagusituko da, tarteka goi-hodei fin batzuekin. Arratsaldean, aldiz, erdi-mailako eta goi-mailako hodeiak pixkanaka ugarituko dira barnealdean, eta azken orduetan zerua estaliko dute. Hala ere, ez da euririk espero. Hego-haize ahula nagusituko da. Tenperaturak gora egingo du, eta 16-18 gradu arteko maximoak izango ditugu. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!