Arratsaldean, aldiz, pixkanaka zaparradak ahuldu eta gutxitu egingo dira, nahiz eta ez duen erabat atertuko. Haizeak ipar-mendebaldetik zakar joko du, arratsaldean indarra galduz. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 8-11 gradura iritsiz. Elurra Aralarko tontorrik altuenetan izango da.
Bihar, behe-lainoa eta hodei baxu batzuk agertuko dira goizeko lehen orduetan, baina goizean zehar desagertzera egingo dute eta eguzkitsu geratuko da. Arratsaldean, ez da aldaketarik espero. Goi-hodei fin batzuk soilik agertuko dira zeruan, eta giro eguzkitsu eta ederrak jarraipena izango du eguna amaitu bitarte. Hego ukituko haize ahula nagusituko da. Tenperaturak gora egingo du, eta 13-15 gradu harrapatuko ditu.