Mugimendu feministako kideek esan dute aurten ere kaleak hartzeko arrazoiak daudela; «sistema zisheteropatriarkal, kolonial eta kapitalistak egitura guztiak martxan ditu zapalkuntzak betikotzeko, eta beraz, indarkeriak betikotzeko. Gorputzetan nahiz lurraldeetan. Aspalditik diogu hiru zapalkuntza sistema horien ondorioz, emakumeak*, migratu eta arrazializatuak eta sexu-genero disidenteak garela kolpatuenak. Eta baieztapen hori geroz eta era ageriagoan ari da materializatzen faxismoak, eskuin muturrak nahiz eskuineko hainbat mugimendutan ikus daitezkeen jarrera eta diskurtso erreakzionarioen bitartez». Aliantzak egiteko eta antolatzeko garaia dela ere esan dute. «Sareak sortuz eta aurre eginez. Askotariko indarkeriek gurutzatuta bizi beharko ez diren bizitzen alde. Faxismoari feminismoz erantzungo diogu».
Itaiak, bere aldetik, esan du indarkeria matxistaren problematika inoiz baino biziago dagoela. «Batetik, eraso matxisten kopurua etengabe igotzen ari da, eta, bestetik, horien bortizkeria ere areagotzen ari da». Egoera onartezina dela esan dute, eta nabari dutela gizartearen zentzu komunean, nolabait, normalizatzen ari direla indarkeria matxista kasuak, «eta uste dugu hori lotuta dagoela kaleko erantzuna apaldu izanarekin». Gehitu dutenez, guzti horri aterabide errealak emateko «ezintasuna edo borondate falta nabari da neurri orotako instituzioen partetik».
Ekitaldiak
- Alegia. 19:00etan, kontzentrazioa plazan.
- Altzo. 18:00etan, kontzentrazioa plazan (Mugimendu Feministak deituta).
- Amezketa. 19:00etan, kontzentrazioa plazan.
- Anoeta. 19:00etan, kontzentrazioa plazan (Mugimendu Feministak deituta).
- Asteasu. 18:30ean, kontzentrazioa plazan (Mugimendu Feministak deituta).
- Berastegi. 18:00etan, kontzentrazioa plazan (Mugimendu Feministak deituta).
- Bidania-Goiatz. 18:00etan, kontzentrazioa plazan (Mugimendu Feministak deituta).
- Irura. 19:00etan, kontzentrazioa plazan.
- Orendain. 18:00etan, kontzentrazioa plazan.
- Villabona. 18:30ean, N1 azpiko zubian –Otsabi– (Mugimendu Feministak deituta).
- Tolosa.
- 18:00etan, manifestazioa Triangulotik (Itaiak deituta).
- 19:00etan, manifestazioa Triangulotik, Batumorek girotuta (Mugimendu Feministak deituta).