Abenduaren 5ran Durangoko Azokara joateko autobusa antolatu du Galtzaundik. 10:00etan abiatuko da Ikaztegietatik, eta Alegiatik, Amasa-Villabonatik, Anoetatik, Ikaztegietatik, Iruratik eta Tolosatik pasako da. 20:00etan itzuliko da Durangotik. Prezioa 16 eurokoa izango da, eta 14 euro ordaindu beharko dute Galtzaundikideek eta Atarikideek. Izena emateko epea abenduaren 2a da.
Izena emateko lekuak
- Alegia: Kultur Etxean.
- Anoeta: Kukulore Liburudenda.
- Ikaztegieta: Ostatuan.
- Irura: Ikastolan.
- Tolosa: Galtzaundin.
- Vilalbona: Eizmendi kirol dendan.
- Zizurkil: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.
Autobusen irteera puntuak herriz herri
- Villabona: 10:00 Kale Berria 10eko geltokian.
- Irura: 10:05 Etxezarretako geltokian.
- Anoeta: 10:10 Apaetxe baserrian.
- Tolosa: 10:15 Santa Klarako geltokian.
- Alegia: 10:20 Bideberrietako geltokian. Ikaztegieta: 10:25 Kiroldegiko geltokian.