Tolosa CFko gimnastak, berriro ere txapeldun

Tolosaldeko Ataria

Cartagenan (Murtzia, Espainia) jokatutako Espainiako Txapelketan emaitza bikainak lortu dituzte eskualdeko gimnastek. Tolosa CF Gimnastikako kadete taldeak urrezko garaipena eskuratu du, Espainiako txapeldun izendatuz hirugarren urtez jarraian. Henard, Maddi, Intza, Irune eta Aiurik osatutako taldeak beste behin erakutsi du bere maila.

Tolosa CF Gimnastikako beste bi taldeek ere emaitza aipagarriak lortu dituzte: txapelketa berean, oinarrizko jubenil taldeak bosgarren postua lortu du, diploma nazionala eskuratuz. Lehen mailako taldeak, berriz, laugarren postua eskuratu du Espainiako Kopan, podiumetik lau hamarren eskasera.

Bestalde, Belabietako jubenil taldeak 34. postuan amaitu du Espainiako Txapelketa. Entrenatzaileak oso pozik agertu dira gimnastek egindako lanarekin eta emaitzekin: «Emaitzak lanaren, ahaleginaren eta talde-lanaren erakusgarri dira, eta zoriontzeko moduko denboraldi amaiera utzi dute».

Bi taldek zabaldu dutenez, taldeetan izena emateko epeak zabalik daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!