Zaparradak

Iker Ibarluzea

Oso hodeitsu hasiko da eguna eta euri kontuak izango ditugu. Zaparradak botako ditu eta zaparrada horiek tarteka mardulak izango dira, uneren batean ekaitzak jotzea baztertu gabe.

Arratsaldean zehar ere ez da aldaketarik espero eta zaparrada giroak jarraipena izango du. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da. Tenperaturak behera egingo du 8-11 gradu harrapatuz. Elur-maila goizean 1.000 metrotan kokatuko da, arratsaldean igoz.

Bihar  hodeitsu hasiko da eguna eta zaparrada giroa izango dugu. Zaparradak sarri botako ditu goizean eta tarteka mardulak izango dira. Arratsaldean aldiz pixkanaka euri zaparradak ahuldu eta gutxitu egingo dira, nahiz eta, ez duen guztiz lortuko atertzea. Haizeak ipar-mendebaldetik zakar joko du, arratsaldean indarra galduz. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 8-11 gradu harrapatuz. Elurra Aralarreko tontorrik altuenetan izango da.

Erlazionatuak

Negu tankera

Iker Ibarluzea aza 25, 11:53 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!