Babestu Ataria eta jaso 2027ko agenda opari

Tolosaldeko Ataria

Tolosaldeko albisteak euskaraz eta gertutik jarraitu nahi badituzu, une egokia da ATARIAko komunitatera batzeko. Abenduaren 6ra arte, Atarikide egiten diren guztiek 2027ko ATARIA agenda jasoko dute opari.

Agenda hau ez da eguneroko hitzorduak apuntatzeko tresna hutsa. Asteka antolatuta dago, eta urte osoan lagungarri izango diren Tolosaldeko jai, ospakizun eta data garrantzitsuenak biltzen ditu. Gainera, aurten ere, Julen Madariaga Muruaren ilustrazioek ematen diote nortasun berezia.

Baina Atarikide izatea agenda bat jasotzea baino askoz gehiago da. Egunero Tolosaldean gertatzen dena euskaraz jasotzeko aukera izango duzu, tokiko kazetaritza independentea indartzen lagunduko duzu, eta harpidedunentzako abantaila esklusiboak izango dituzu eskura.

Zer lortzen duzu Atarikide izanda?

  • Tolosaldeko informazioa egunero, euskaraz eta gertutik.

  • Zozketa berezietan eta harpidedunentzako ekimenetan parte hartzeko aukera.

  • Tokiko hainbat establezimendutan deskontuak eta bestelako onurak.

  • Errenta aitorpenean aplikatu daitezkeen zerga-kenkariak.

  • Eta, batez ere, gure eskualdeak euskarazko komunikabide sendo eta independente bat izaten jarraitzea.

Erronka partekatu bat

ATARIAk 280 Atarikide berri lortzeko erronka jarri dio bere buruari: Tolosaldeko 28 herrietan, herri bakoitzeko hamar lagun gehiago komunitatera batzea.

Helburua ez da kopuru bat soilik. Zenbat eta Atarikide gehiago izan, orduan eta sendoagoa izango da gure komunikabidea eta handiagoa izango da Tolosaldeko gertuko informazioa euskaraz eskaintzen jarraitzeko gaitasuna.

Oraindik ez bazara Atarikide, orain da unea. Abenduaren 6a baino lehen harpidetu, jaso 2027ko ATARIA agenda opari eta batu eskualdeko komunikabidearen etorkizuna eraikitzen ari den komunitatera.

280 horietako bat izango al zara? Zu falta zara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!