Fronte bat iritsiko da

Erdi eta goi-mailako hodei askorekin hasiko da eguna, baina egunaren lehen zatian giro ateri eta lasaia nagusituko da. Arratsaldean aldiz fronte bat iritsiko da, hodei-geruza trinkotu eta euritara joko du.

Arratsaldean zehar zaparrada batzuk botako ditu, euri askorik bota gabe, hala ere. Gauean atertu egingo du. Hego/hego-mendebaldeko haizeak zakar joko du. Tenperatura ez da 13-15 gradutik pasako.

Bihar oso hodeitsu hasiko da eguna eta euri kontuak izango ditugu. Zaparradak botako ditu eta zaparrada hauek tarteka mardulak izango dira, uneren batean ekaitzak jotzea baztertu gabe. Arratsaldean zehar ere ez da aldaketarik espero eta zaparrada giroak jarraipena izango du. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da. Tenperaturak behera egingo du 10-12 gradu harrapatuz. Aralarko tontorrik altuenetan elurra ager liteke.

Erlazionatuak

Egunean zehar, aldaketa

Iker Ibarluzea aza 24, 11:09 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!