Oihane Mateos Oria gogoan izan dute gaur Tolosan. Igarondo Igeriketa Bazkunako kideek omenaldi berezia antolatu dute, abuztuan hil zen igerilari eta entrenatzaile ohia omentzeko. Ekitaldia Usabal kiroldegiko igerilekuan egin dute, eta herritar ugari gerturatu dira senideei babesa emateko.
Mateosek lotura estua izan zuen igeriketarekin txikitatik. Igarondoko igerilaria izan zen urte luzez, eta, gerora, entrenatzaile lanetan ere aritu zen. Azken urteotan, gainera, Tolosaldea Igeriketa Master taldeko kide izan zen.
Ekitaldian senideei harrera egin diote lehenik, eta tartean Agurra dantzatu eta lore sortak oparitu dizkie. Isilune bat ere egin dute, eta ondoren, igeriketa taldeko kideek hitz batzuk esan dituzte Mateosen omenez. Hori amaituta, igeriketa taldeko parte-hartzaileek taldekako erreleboak egin dituzte igerilekuan.