Errei-mozketak igandean N-Iean, Tolosa eta Irura artean, landareria garbitzeko lanengatik

Tolosaldeko Ataria

Iturria: Google Maps

N-I errepidean sastrakak garbitzeko eta landaredia kentzeko lanak direla eta, eskuineko erreia moztuko dute Tolosa eta Irura artean datorren igandean, azaroak 22, Donostiarako noranzkoan. Azaroaren 22tik 26ra bitartean gauean lanak egingo dituzte N-1 eta A-15 errepideetan.

Mozketa 02:00etatik 16:00etara egingo dute, eta bi tarteri eragingo die: 435+000 eta 436+500 puntu kilometrikoen artean, batetik, eta 437+500 eta 438+200 puntu kilometrikoen artean, bestetik. Lanek aurrera egin ahala, mozketa pixkanaka kenduko dute.

Euste-hormetan eta tuneletako ahoetan egingo diren garbiketa eta ikuspen hobekuntza lanek eragina izango badute ere, zirkulaziorako errei bat irekita egongo da une oro noranzko horretan. Hori dela eta, ez da ordezko ibilbiderik gaituko, baina arreta handiz gidatzea gomendatzen da, eta lanak behar bezala seinaleztatuta egongo dira.

Azaroaren 23tik 26ra gauetan eragina

Bestalde, N-I eta A-15 errepideetako sistemak instalatzeko lanak direla eta, trafikoan eraginak izango dira azaroaren 23tik 26ra bitarteko gauetan.

  • Azaroaren 23ko 22:00etatik azaroaren 25ko 06:00etara, Andoaingo norabidean N-I-431-1-S adarra itxita egongo da, Alegian. Bertara joan nahi duten ibilgailuek N-I-433-1-S errepidetik sartu beharko dute.
  • Azaroaren 23ko 22:00etatik azaroaren 25ko 06:00etara, Andoaingo norabidean N-I-428-1-S adarra itxita egongo da, Ikaztegietan. Bertara joan nahi duten ibilgailuek N-I-431-1-S errepidetik sartu beharko dute.
  • Azaroaren 23ko 22:00etatik azaroaren 25ko 06:00etara, Andoaingo norabidean N-I-433-1-S adarra itxita egongo da, Tolosan. Bertara joan nahi dutenek N-I-434-1-S errepidetik sartu beharko dute.
  • Azaroaren 24ko 22:00etatik azaroaren 26ko 06:00etara, Andoaingo norabidean N-I-439-1-S adarra itxita egongo da, Iruran. Bertara joan nahi duten ibilgailuek N-I-441-1-S errepidetik sartu beharko dute.
  • Azaroaren 24ko 22:00etatik azaroaren 26ko 06:00etara, Etzegarateko norabidean N-I-436-2-S adarra itxita egongo da, Tolosan. Bertara joan nahi duten ibilgailuek N-I-434-2-S errepidetik sartu beharko dute.

Lanak bukatu ondoren obrako behin-behineko seinaleak kenduko dira eta zirkulazioa normaltasunera itzuliko da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!