Euritara joko du

Iker Ibarluzea

Hodeitsu hasiko da eguna, eta erdi-mailako eta goi-mailako hodeiek zerua estaliko dute. Hala ere, ateri eutsiko dio. Arratsaldean, ordea, euritara joko du.

Fronte bat gerturatuko da mendebaldetik, eta zaparradak botako ditu. Azken orduetan, gainera, zaparradak ugariagoak eta mardulagoak izango dira. Hego-mendebaldeko haizeak joko du egunaren zatirik handienean, baina azken orduetan mendebal/ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da. Tenperaturak behera egingo du, eta maximoak 14-16 gradu artekoak izango dira.

Bihar euri-giroarekin hasiko da eguna. Zaparrada batzuk botako ditu, eta tarteka mardul botako du. Hala ere, goizean nabarmen gutxituko dira zaparradak. Arratsaldean, tarteka, zaparradaren bat egingo du, baina ordurik gehienetan ateri eutsiko dio, hodeiak ugariak izango badira ere. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da. Tenperaturak antzeko balioetan jarraituko du, eta maximoak 14-16 gradu artekoak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!