ELIKARI Euskadiko Elikadura Sektorearen I. Topaketa Profesionala egin zen igandean, Donostiako GOe Gastronomy Open Ecosystem zentroan. Euskomerrek, Aenkomer, Cecobi eta Gipuzkoa Merkatariak Federazioak osatzen duten merkataritzako euskal konfederazioak, Euskadiko Harategi Elkarteekin eta Euskadiko Okindegiekin lankidetzan antolatu zuen jardunaldia.
Topaketan, harategietako eta okindegietako profesionalen lana aitortzeko ekitaldia egin zen, bi arlo nagusitan: Belaunaldi-errelebo arrakastatsua eta profesionaltasun-ibilbidea. Lehen horretan Tolosako Alejando Goya harategiak jaso zuen aitortza, eta bigarrenean, Ibarrako Joxe Mari Barriola harategiak. Bi aitortzak, berriz, Tolosako Miren Harakinak eraman zituen.
