VI. Musika Astea antolatu du Loatzok

Tolosaldeko Ataria

Loatzo musika eskolak emanaldiak eskainiko ditu datozen egunetan. 

Azaroaren 16an emanaldia eskainiko du Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian, 19:00etan. Irakurketa eta musika izango ditu ardatz. Azaroaren 17an Anoetan ariko dira, udal liburutegian, 18:30etik aurrera, eta bertan ere irakurketa eta musika uztartuko dituzte. Eta azaroaren 20an Villabonako Gurea zinema aretoan musika tailerraren emanaldia eskainiko dute 18:00etan hasita. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!