Unai Altuna eta Haritz Artano alegiarrak, Euskal Herriko txapeldun

Tolosaldeko Ataria

Markinez, Garaialde eta Garmendia, larunbatean, Idiazabalen. GOIERRIKO HITZA

Idazabalen jokatu zen Euskal Herriko Mendi Duatloi Txapelketa, eta alegiarrak onenak izan ziren bikoteen kategorian. Emakumezkoetan, Maitane Garmendia ibartarra hirugarren izan zen.

Larunbatean Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko zazpigarren proba puntuagarria jokatu zen Idiazabalen, eta, aldi berean, Euskal Herriko Txapelketa izan zen. Eskualdeko zenbait duatloilarik parte hartu zuten, eta bikotekako modalitatean, Unai Altuna eta Haritz Artano alegiarrek osatutako Xaxiziklistak bikotea izan zen onena.

Emakumezkoetan, Maitane Garmendia ibartarra hirugarren izan zen. Aiara Garaialdek lortu zuen garaipena, eta Ainhoa Markinez izan zen bigarren. Izarne Maioz asteasuarra laugarren izan zen, eta Jone Gomez tolosarra seigarren.

Gizonezkoetan, Adrian Losarcos nagusitu zen, Josu Urrestarazu izan zen bigarren, eta Gexan Albisu hirugarren. Eneko Gurrutxaga amasarra bosgarren postuan sailkatu zen, Beñat Doyharzabal ibartarra hamaikagarren izan zen eta Aitor San Sebastian zizurkildarrak ezin izan zuen proba amaitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!