Azaroak 25

Azaroaren 25a lantzeko bilera egingo dute gaur Bidania-Goiatzen

Tolosaldeko Ataria

Iaz ere egin zuten bilera indarkeria matxistaren protokoloari jarraipena emateko. SAIAZ MANKOMUNITATEA

Bidania-Goiazko liburutegian egingo dute bilera, eta 17:30ean hasiko da. Hainbat gai landuko dituzte, horien artean, erakundeen arteko koordinazioa, aurtengo datuak, eta zer egingo duten azaroaren 25ean.

Gaur arratsaldean azaroaren 25ari buruzko bilera egingo du Saiaz Mankomunitateak Bidania-Goiazko liburutegian. Saioa 17:30ean hasiko dute, eta hainbat gai izango dituzte hizpide, besteak beste, 2026ko prebentzio programak, aurtengo indarkeria matxistari buruzko datuak, erakundeen arteko koordinazioa eta azaroaren 25ean egingo dituzten jarduerak.

Antolatzaileek bilerara bertaratzeko gonbidapena luzatu diete interesa duten herritar guztiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!