Ostarteak zabalduko dira

Hodeitsu hasiko da eguna, baina zaparrada bakanen bat salbu, giro ateri eta lasaia nagusituko da eta pixkanaka ostarteak gailentzen joango dira.

Arratsaldean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, eta giro argia eta polita nagusituko da. Haizeak mendebal/hego-mendebaldetik zakar edo oso zakar joko du. Tenperaturak beheraka jarraituko du, 14-16 gradu harrapatuz.

Bihar hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna eta eguraldia atsegina izango da. Arratsaldean aldiz pixkanaka hodeiak ugarituz joango dira, zerua nahiko estalirik geratuko da eta tarteka euri txiki modura zertxobait bustiko da. Goizean hego-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuz eta ahulduz. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 14-16 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!