Goizean zaparradak eta arratsaldean ostarteak

Goizaldean sartuko den fronte batek egunsentian zeru hodeitsua eta euri zaparradak utziko ditu, eta goizeko lehen orduak bustiak izango dira.

Goizean zehar, ordea frontea pixkana aldentzen hasiko da eta arratsalde partean hodeiak eta ostarteak eta giro atsegina nagusituko dira. Goizeko lehen orduan hego-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da, eta goizean bertan mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da eta ahulduz joango da. Tenperaturak behera egingo du, eta 16-17 gradu harrapatuko ditu.

Bihar, hodeitsu hasiko da eguna eta goizean zehar zaparrada batzuk emango dira, tarteka mardul xamarrak izatea baztertu gabe. Arratsaldean, aldiz, aterruneak luzeak izango dira, eta nahiz eta tarteka zertxobait busti dezakeen, orokorrean ateri mantenduko da. Haizeak mendebal/hego-mendebaldetik zakar edo oso zakar joko du. Tenperaturak beheraka jarraituko du, eta 14-16 gradu harrapatuko ditu.

Erlazionatuak

Euri giroa

Iker Ibarluzea aza 18, 10:47 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!