Bost hautagai, Gipuzkoako kirolari onenen sarietarako

Tolosaldeko Ataria

Sabino Alijostes Tolosaldea Arraun Klubeko sortzaileetako bat, artxiboko irudian.

Abenduaren 11n egingo duten Gipuzkoako Kirolaren Galan emango dituzte lurraldeko kirolari onenen sariak. Gipuzkoa.eus webgunean eman daiteke botoa.

Sariak jasotzeko hautagaien artean honakoak dira Tolosaldekoak:

  • Sabino Alijostes. Tolosa. Tolosaldea Arraun Klubaren sortzaile izateagatik eta Tolosan arrauna bultzatzeagatik.
  • Unai Saralegi eta Unai Reguillaga judokak. Tolosa eta Amezketa. Europako Kata Txapelketan zilarrezko domina lortzeagatik.
  • Aiara Agirrezabala futbol jokalaria. Berastegi. Azken 40 urteetan Espainiako selekzio absolutuarekin debutatu duen jokalari gazteena izateagatik: 17 urte eta 198 egun zituela.
  • Tolosa CF Gimnastikako Lehen Mailako taldea. Espainiako Junior txapelketan txapeldunorde izan eta Lehen Mailara igotzeagatik (taldeen modalitatean estatu mailako maila gorena).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!