Gaur goizean azken borondateei buruzko hitzaldia izan dute Bidania-Goiatzen. Saioa herriko Amalia Gonzalez Osakidetzeko erizainak gidatu du, eta balio anitzeko zentroan egin dute. Ekimena elkarlanean antolatu dute herriko gizarte zerbitzuek, Saiaz mankomunitateak eta Osakidetzak.
Goizeko saioan Albizturko, Beizamako eta Bidania-Goiazko herritarrek aukera izan dute azken borondateen dokumentua anbulatorioan betetzeko. Ekimenari esker adinekoek euren herrian bertan bete ahal izan dute dokumentua erizainaren laguntzarekin; aukera hori izan ezean, Tolosara joan beharko lukete tramitea egitera.