Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026

Iguaran eta Mendiluze finalaurrekoen bigarren itzulira pasatu dira

Tolosaldeko Ataria

Donostian azaroaren 21ean kantatuko du Mendiluzek, eta Bilbon abenduaren 5ean Iguaranek.

Larunbatean Miarritzen egindako finalaurrekoaren ostean, erabakita geratu da zeintzuk kantatuko duten bigarren itzuliko hiru saioetan. Lehenengo itzuliko saio bakoitzeko lau irabazleak zuzenean pasatu dira hurrengo fasera; horiez gain, puntu gehien pilatzea lortu duten hurrengo 14 bertsolariak ere pasatu dira bigarren itzulira. Tartean dira eskualdeko Aitor Mendiluze eta Oihana Iguaran.

Mendiluzek larunbatean kantatuko du Donostiako Illunben, eta Iguaranek, berriz, Bilboko Miribillan, abenduaren 5ean. Finalaurreko guztiak amaitzean, bi itzulietako puntuazioak batuko dira, eta finalaurrekoetan puntuazio gehien lortu duten zazpi bertsolariak pasatuko dira finalera; han izango dute zain Maialen Lujanbio, duela lau urteko txapelduna.

Honela geratu dira finalaurrekoak:

Azaroak 21 | Donostia

Ander Aranburu Arriola izango da saioko gai-emailea.

  • Agin Laburu Rezola
  • Aitor Mendiluze Gonzalez 
  • Aner Peritz Manterola
  • Joanes Illarregi Marzol
  • Julio Soto Ezkurdia 
  • Saioa Alkaiza Guallar

Azaroak 28 | Gasteiz

 Lierni Altuna Ugarte izango da saioko gai-emailea.

  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Ane Labaka Mayoz
  • Beñat Gaztelumendi Arandia
  • Maddi Ane Txoperena Iribarren
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Sustrai Colina Acordarrementeria

Abenduak 5 | Bilbo

 Beñat Vidal Gurrutxaga izango da saioko gai-emailea.

  • Alaia Martin Etxebeste 
  • Amets Arzallus Antia
  • Miren Artetxe Sarasola
  • Nerea Elustondo Plazaola 
  • Oihana Iguaran Barandiaran
  • Xabat Illarregi Marzol

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!