Arratsaldeko lehen orduetan antzeko joera errepikatuko da, eta hodeiak nagusituko dira eta tarteka zaparradaren bat botako du. Azken orduetan ateri geratuko da eta ostarteak irekiko dira. Hego-mendebaldeko haizeak oso zakar joko du. Tenperaturak gora egingo du, 18-20 gradu harrapatuz.
Bihar, goizaldean sartuko den fronte batek egunsentian zeru hodeitsua eta euri zaparradak utziko ditu, eta goizeko lehen orduak bustiak izango dira. Goizean zehar, ordea, frontea pixkana aldentzen hasiko da eta arratsalde partean hodeiak eta ostarteak eta giro atsegina nagusituko dira. Goizeko lehen orduan hego-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da, goizean bertan mendebal/ipar-mendebaldera aldatuz eta ahulduz. Tenperaturak behera egingo du, eta 16-17 gradu harrapatuko ditu.