Egin zaitez Atarikide eta jaso 2027ko agenda opari

Tolosaldeko Ataria

Abenduaren 6ra bitarte, ATARIAko harpidetza egiten duten guztiek 2027ko ATARIA agenda jasoko dute opari. Eskualdeko egunerokoa gertutik bizitzeko modu onena da Atarikide izatea, eta orain, gainera, opari berezi batekin.

2027ko agenda ez da ohiko agenda bat. Aste osoko ikuspegia eskaintzeaz gain, Tolosaldeko data eta ospakizun esanguratsuenak biltzen ditu, urte osoan eskualdeko erritmoari jarraitzeko. Aurten ere, Julen Madariaga Murua ilustratzaile altzotarraren irudiek ematen diote nortasuna agendari, tokiko sormenaren aldeko apustua berretsiz.

ATARIAko harpidetzak, ordea, agenda bat baino askoz gehiago eskaintzen du. Atarikide izateak eskualdeko kazetaritza independentea babestea esan nahi du, gertuko informazioak egunero etxe eta pantailara iristen jarrai dezan. Horrez gain, harpidedunek abantaila ugari dituzte eskura.

Atarikide izateak zer eskaintzen du?

Bi harpidetza mota daude aukeran: digitala (70 euro urtean) eta paperezkoa (95 euro urtean). Bietan, besteak beste, honako onurak izango dituzu:

  • Gertuko informazioa: Tolosaldeko albisteak egunero, euskaraz eta gertutik, etxean edo pantailan.
  • Abantaila esklusiboak: Astero antolatzen diren zozketetan parte hartzeko aukera eta inguruko hainbat komertzio eta zerbitzutan deskontuak.
  • Onura fiskalak eta bestelako zerbitzuak: Errenta aitorpenean zerga-kenkariak eta publizitate eskaintzetan baldintza bereziak.
  • Euskara eta komunitatea indartzea: Garrantzitsuena, Tolosaldeko euskarazko komunikabide independentea bizirik mantentzen laguntzea.

Zure babesa behar dugu

Atarikide egiten zaren unean bertan, 2027ko agenda opari jasoko duzu. Baina opari bat jasotzea baino gehiago da: Tolosaldeak euskarazko komunikabide sendo eta independente bat izaten jarrai dezan egiten duzu ekarpena.

Oraingoan, 280 Atarikide berri lortzeko erronka jarri diogu geure buruari: Tolosaldeko 28 herrietan, herri bakoitzeko 10 harpidedun berri. Erronka handia da, baina denon artean lortu dezakegu.

Egin zaitez Atarikide abenduaren 6a baino lehen, jaso 2027ko agenda opari eta izan zaitez Tolosaldeko euskarazko komunikabidearen etorkizunaren parte. Zu falta zara. Bazatoz?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!