Arratsaldean, zerua hodeitsu egongo da, eta baliteke uneren batean zaparradaren bat egitea. Azken orduetan, fronte bat gerturatuko da, eta euria egiteko probabilitatea handitu egingo da. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da goizean, baina mendebaldera egingo du azken orduetan. Tenperaturak behera egingo du, eta maximoak 15-17 gradu ingurukoak izango dira.