Giro lasaia

Iker Ibarluzea

Hodeiak eta ostarteak agertuko dira zeruan goizeko lehen ordutik, eta giroa lasaia eta atsegina izango da.

Arratsaldean, hodei-geruza trinkotu egingo da, eta ez da baztertzen barnealdean euri pixka bat egitea. Hala ere, euri gutxi egingo du, eta, gehienetan, ateri egongo da. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da, tarteka bolada gogorrekin. Tenperaturak gora egingo du, eta 18-19 gradu inguruko maximoak izango ditugu.

Bihar zerua zertxobait hodeitsu egongo da egunaren hasieran, baina ia ez du euririk egingo. Goizean, hodeiak pixkanaka trinkotzen hasiko dira. Arratsaldean, zerua hodeitsu egongo da, eta baliteke uneren batean zaparradaren bat egitea. Azken orduetan, fronte bat gerturatuko da, eta euria egiteko probabilitatea handitu egingo da. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da goizean, baina mendebaldera egingo du azken orduetan. Tenperaturak behera egingo du, eta maximoak 15-17 gradu ingurukoak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!