Aldakor

Iker Ibarluzea

Hodei askorekin hasiko da eguna, eta zenbait zaparrada egingo ditu goizeko lehen orduetan.

Hala ere, goizean aterraldiak nabarmen luzatuko dira, eta eguerditik aurrera giroa lasaituz joango da. Arratsaldean, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina, zaparrada bakanen bat gorabehera, giro ateri eta lasaia nagusituko da. Haizeak ipar-ekialdetik joko du goizean, eta arratsaldean aldakor ibiliko da. Tenperaturak behera egingo du, eta maximoak 14-16 gradu artekoak izango dira.

Bihar hodeiak eta ostarteak agertuko dira zeruan goizeko lehen ordutik, eta giroa lasaia eta atsegina izango da. Arratsaldean, hodei-geruza trinkotu egingo da, eta ez da baztertzen barnealdean euri pixka bat egitea. Hala ere, euri gutxi egingo du, eta, gehienetan, ateri egongo da. Hego-mendebaldeko haizea nagusituko da, tarteka bolada gogorrekin. Tenperaturak gora egingo du, eta 18-19 gradu inguruko maximoak izango ditugu.

 

Erlazionatuak

Eguraldi nahasia

Iker Ibarluzea aza 13, 11:32 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!