Pettarra saskiak 52 euroko prezioa du, eta honako produktu hauek ditu: ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx gatzatuak eta pastak. Arbaila saskiak, bestalde, eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi gazta zati, bixkotx gazituak, erreximenta, tisanak eta pastak ditu, eta 57 euroko prezioa du. Azkenik, Basabürüa otarrea 70 euro ordaindu beharko da. Xerri patea, ardi gazta kiloa, lukainka idorra, eztia, sagar zukua eta pastak ditu.
Kanpainaren bultzatzaileek azpimarratu dute ikastolak laguntzeaz gain, Zuberoako ekonomian ekarpen handia egiten duela kanpaina honek; iaz 106.000 euro banatu zituzten laborarien artean. Eskaerak abenduaren 12an banatuko dira Euskal Herri osoko banaketa guneetan – Tolosaldeko banaketa gunea Galtzaundiko egoitza izango da–.