Sanmartinak ate joka

Tolosaldeko Ataria

Amasako sanmartinetako artxiboko argazkia.

Alkizan eta Amasan San Martin jaiak ospatuko dituzte datozen egunetan. Amezketan ostiralean, azaroak 13, ospatuko dute San Martin Eguna. 

Amasa

Azaroak 10, asteartea

  • 18:00. Umeentzako ipuin kontalaria: Amaia Ruiz de Galarreta. 
  • 19:00. Txupinazoa, Martina Sorginaren jaitsiera eta buruhandiak.
  • Ondoren, Iturri-Goxo tabernaren inaugurazioa.

Azaroak 11, asteazkena

  • 10:30. Meza Santua. Greba orokorra dela eta, ekintza zein ekitaldiak bertan behera utzi dituzte. 

Azaroak 12, osteguna

  • 06:00. Gazteen gosaria Larrea kafetegian, trikitilariek alaiturik.
  • 14:30. Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.
  • 17:00. Soka dantza eta aurreskua plazan.
  • 21:00. Gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.

Azaroak 13, ostirala

  • 17:00-19:00. Puzgarriak frontoian. ONDOREN Txokolate beroa.
  • 19:20. Alkandoradunen argazki herrikoia plazan.
  • 19:30. Amasako XXXIV. Bakailao Lehiaketa Iturrigoxon.
  • 23:30. Ahantzi erromeri taldearen kontzertua txosnan.

Azaroak 14, larunbata

  • 11:00. Ume krosa DBH2 arteko umeentzat.
  • 16:30. Harri Herri txapelketa.
  • 18:00. Kantaldia Andoni Ollokiegiren eskutik.
  • 23:30. Erromeria Itzal taldearen eskutik txosnan.

Azaroak 15, igandea

  • 18:00. Herri kirolak, herriko gazteak parkeko gurasoen aurka.

Azaroak 21, larunbata

  • 12:00. Marianito dastatzea plazan. Ondoren, kalejira herriko gaztetxoekin. 
  • 14:00. Herri bazkaria.
  • 18:00. Kalejira Iraunkorrak txarangak alaiturik. Ondoren, Intxaur landatzea, Martina Sorginaren igoera eta agurra.
  • 23:00. DjNaza txosnan.

Alkiza

Azaroak 13, ostirala

  • 17:00. Txokolate jatea Beleburupe Guraso Elkartearen eskutik, plazan.
  • 20:00. Patata tortilla lehiaketa frontoian.
  • 22:30. Mus txapelketa, ostatuan.

Azaroak 14, larunbata

  • 11:00. Kandelak egiteko tailerra, udaletxeko ganberan.
  • 16:30. Goazen! denboraldi berriaren aurkezpena, udaletxeko ganberan. 
  • 18:00. Lau t’erdiko pilota finala. 
  • 20:45. Afaria, Sarayola catering-en eskutik, frontoian.

Azaroak 15, igandea

  • 17:00. Eskoba txapelketa, ostatuan. 

Amezketa

Azaroak 13

  • 12:00. Meza Nagusia San Martingo ermitan. Bertsolari eta trikitilariek alaituko dute meza ondorena eta salda eta pintxoak banatuko dituzte.
  • 14:00. Jubilatuen bazkaria Beartzana jatetxean, bertsoari eta trikitilariek girotuta.
  • 16:30. Haurrentzat merienda eta Txirrika atrakzioen jolasak eskola atarian. Puzgarriak eta diverbikeak izango dira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!