Behar Zanakoentzat txapelik ez Gipuzkoako Txapelketako finaletan

Irurako Ametsa trinketean eskuz binakako Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatu zituzten pilotariak, sariekin.

Asteburuan, Behar Zana Pilota Elkarteko hiru bikotek kluben arteko Gipuzkoako Txapelketetako final bana jokatu zuten, baina inork ez zuen txapela janztea lortu.

Ostiralean, ezker hormako finalak izan ziren Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Kadeteen lehen mailan, Eizagirre-Labaka bikoteak 12-22 galdu zuen Hernaniko Galdos-Zabala bikotearen aurka; jubenilen lehen mailan, berriz, Illarramendi-Otaegi bikoak 17-22 galdu zuen Hernaniko Oses-Zugasti bikoaren aurka.

Larunbatean, Irurako Ametsa trinketean, trinketako eskuz binakako nagusien bigarren mailako finala jokatu zuen Izagirre-Zufiria bikoteak. Alde handiarekin irabazi zieten Zestoako Abantzu klubeko Alonsok eta Odriozolak: 13-40.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!