Hego haizeak oso zakar joko du

Iker Ibarluzea

Hodeiak eta ostarteak tartekatuz hasiko da eguna. Orokorrean erdi eta goi-mailakoak izango dira eta ateri eutsiko dio.

Arratsaldean zehar ordea pixkanaka hodeiak ugaritzen eta trinkotzen joango dira eta azken orduetan zaparradaren bat edo beste izango da, nahiz eta gutxi botako duen. Hego haizeak oso zakar joko du, azken orduetan indar pixka bat galduz. Tenperaturak antzeko jarraituko du, 19-21  gradu harrapatuz.

Bihar hodeitsu hasiko da eguna, baina tarteka ostarte txiki batzuk ikusiko dira eta giroa lasaia izango da. Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, barnealdetik barrena hodeiak ugaritzen eta trinkotzen joango dira eta arratsalde erditik aurrera euri pixka bat izango da, azken orduetan ugariago botaz. Haizeak hegotik joko du, baina indarra galtzen joango da. Tenperaturak behera egingo du, 18-19 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!