Hala ere, tantaren bat edo beste kenduta, ateri eutsiko dio, eta giroa lasaia izango da. Arratsaldean hodeiek trinkoak izaten jarraituko dute, eta ez da baztertzen mendebaldetik zaparrada isolaturen bat sartzea. Nolanahi ere, euri gutxi egingo du. Hego-haizeak gogor joko du, bereziki azken orduetan. Tenperaturak gora egingo du, eta gehienez 18-20 gradu izango ditugu.