Nolanahi ere, oso euri gutxi egingo du. Arratsaldean atertzen hasiko da, eta frontea igaro ondoren, ostarteak zabalduko dira. Hego-haizeak joko du egun osoan, eta azken orduetan indartu egingo da. Tenperaturak behera egingo du, eta gehienez 15-17 gradu izango ditugu.
Bihar oso hodeitsu hasiko da eguna berriro ere. Erdi-mailako eta goi-mailako hodeiak izango dira, eta zerua nahiko estalita egongo da. Hala ere, tantaren bat edo beste kenduta, ateri eutsiko dio, eta giroa lasaia izango da. Arratsaldean hodeiek trinkoak izaten jarraituko dute, eta ez da baztertzen mendebaldetik zaparrada isolaturen bat sartzea. Nolanahi ere, euri gutxi egingo du. Hego-haizeak gogor joko du, bereziki azken orduetan. Tenperaturak gora egingo du, eta gehienez 18-20 gradu izango ditugu.