Zer dakar biharkoak?

Biharko astekariko azala Julen Telleria Lopetegik beteko du. «Betidanik jakin izan du zer izan nahi zuen handitan», eta gaur egun amets hura betetzen ari da tolosarra. Irratian eta telebistan eroso sentitzen da, baina arrakastaren, agerikotasunaren eta lanaren atzean badaude bestelako kezka eta ikaskizunak ere. Komunikatzailearen alde pertsonalena ezagutzeko aukera ematen du elkarrizketak, mikrofono eta kameren atzean dagoen Julen Telleria Lopetegi.

Gainera, iritzi emaile berri bat gehitu da ATARIAko komunitatera: Eñaut Goñi. Bere lehen iritzi zutabean Gazteluko Filosofian doktoregaiak Euskal Herri soberano batekin egin du amets: «Kontzientzia nazionalaz».

Ondorengoak ere topatuko dituzu biharko astekarian:

  • Pilar Legarra Kortajarenaren iritzi zutabea:
    • Bakarrik ezingo dugu. 
  • Jorge V. Mendiolaren elkarrizketa sortu duen Ninded plataforma zehetuz:
    • «Nire helburua autonomoari benetako balioa ematea izan da».
  • Jennifer Arevalo Da Silvaren Begirada Grafikoa:
    • Ez da berekoikeria zure burua aukeratzea, iraultza baizik.
  • Sara Gonzalezen Plateraz Harago:
    • Katarroak saihesteko hiru elikagai.
  • Harituz-eko Unai Mendizabalen bertsoa:
    • Pisa.
  • Ttanttaka Teatroren Desobedienteak 18/98 antzezlana abiapuntu hartuta erreportajea, Kepa Errastirekin hitz eginda.
    • Injustizien aurrean, desobedientzia.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!