Giro eguzkitsua

Iker Ibarluzea

Behe-lainoa eta hodei baxu solte batzuekin hasiko da eguna, baina goizean zehar desagertzera egingo dute eta zerua urdin geratuko da, giro eguzkitsua nagusituz goiz erditik aurrera.

Arratsaldeko ordurik gehienetan zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira. Azken orduetan hodei baxuren bat agertuko da, baina ondoriorik gabe. Hego-haizea nagusituko da goizean, iparraldera aldatuz arratsaldean. Tenperatura igo egingo da, 15-16 gradu harrapatuz.

Bihar berriro ere behe-lainoarekin hasiko da eguna bailaretan, baina goizean zehar desagertzera egingo du eta eguzkitsu geratuko da, tarteka goi-hodei finekin. Arratsaldean ez da aldaketa handirik izango. Akaso, erdi eta goi-mailako hodei gehiago agertuko da, baina inolako ondoriorik ekarri gabe. Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldekoari paso emanez. Tenperaturak gora egingo du, 16-18 gradu harrapatuz.

Erlazionatuak

Eguraldi egonkor eta atsegina

Tolosaldeko Ataria aza 05, 12:43 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!