Urte berria antolatuta izateko, ATARIAk prest dauka dagoeneko 2027ko agenda. Aurten ere, Julen Madariaga Murua ilustratzailearen lanak eman dio nortasuna azalari.
Urteko agenda da, asteko ikuspegiarekin antolatua, eguneroko antolaketa errazteko. Horrez gain, barruan urteko egun seinalatuak, eta Tolosaldeko data esanguratsuenak daude jasota, urte osoan erreferentzia gisa izan ditzazun.
Agendaren prezioa 12 eurokoa izango da Atarikideentzat, eta 15 eurokoa Atarikide ez direnentzat.
Agendaz gain, bestelako materiala ere badu ATARIAk; katilua, tote zorroa eta haurrei zuzendutako produktuak. Horiek guztiak, ATARIAren Tolosako egoitzan (San Esteban auzoa, 20) erosi daitezke eta igandeko Berastegiko azokan ere izango da erosteko aukera.
Eskaria egiteko idatzi mezua ataria@ataria.eus helbidera edo deitu 943 65 56 95 telefono zenbakira.