Giro lasaia

Iker Ibarluzea

Hodeitsu hasiko da eguna berriro ere, baina ateri egongo da eta giroa lasaia izango da. Goizean zehar gainera, ostarteak irekitzen joango dira.

Arratsaldean ostarte zabalak nagusituko dira, eta eguraldia eguzkitsua eta ederra izango da. Haizeak ipar-ekialdetik joko du, baina ez du indar handirik izango. Tenperaturak gora egingo du, 11-13 gradu harrapatuz.

Bihar behe-lainoa eta hodei baxu solte batzuekin hasiko da eguna, baina goizean zehar desagertzera egingo dute eta zerua urdin geratuko da, giro eguzkitsua nagusituz goiz erditik aurrera. Arratsaldeko ordurik gehienetan zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira. Azken orduetan hodei baxuren bat agertuko da, baina ondoriorik gabe. Hego-haizea nagusituko da goizean, iparraldera aldatuz arratsaldean. Tenperatura igo egingo da, 15-16 gradu harrapatuz.

Erlazionatuak

Eguraldi eguzkitsu eta egonkorra

Iker Ibarluzea aza 04, 11:03 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!