Hodeitsu

Iker Ibarluzea

Hodei dezenterekin hasiko da eguna, baina tantaren bat edo zaparrada txikiren bat salbu, ateri egongo da eta tarteka ostarte batzuk ere ikusiko dira.

Arratsaldean ez da aldaketa handirik espero. Hodeiak izango dira nagusi, baina ez du euririk egingo ia, eta giro ateri eta lasaia nagusituko da. Haizeak ipar-ekialdetik bizi joko du. Tenperaturak behera egingo du, gehienez 9-11 gradu harrapatuz. 

Bihar hodeitsu hasiko da eguna berriro ere, baina ateri egongo da eta giroa lasaia izango da. Goizean zehar gainera ostarteak irekiko dira. Arratsaldean ostarte zabalak nagusituko dira eta eguraldia eguzkitsua eta ederra izango da. Haizeak ipar-ekialdetik joko du, baina ez du indar handirik izango. Tenperaturak gora egingo du, 13-14 gradu harrapatuz.

Erlazionatuak

Negu tankera

Iker Ibarluzea aza 03, 10:57 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!