Atzo iluntzean Arantxa Urretabizkaiarekin solasaldia izan zuten Zahartzaroaren maparen bila liburuaren inguruan. Saiaz mankomunitatea osatzen duten lau herrietako hamalau lagun inguru bildu ziren Bidania-Goiazko liburutegian, eta «Zahartzaroa etorkizunean nola irudikatzen dugu?» galdera abiapuntutzat hartuta aritu ziren hizketan.
Ekimena elkarlanean antolatu dute Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateak eta Bidania-Goiazko liburuzainak.