Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira

Iker Ibarluzea

Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira egunaren hasieran, baina aurreko egunetan baino hodei gehiago izango dira, eta zerua estaliago egongo da.

Hala ere, goizean ez du euririk egingo. Arratsaldeko lehen orduetan, hodeiak trinkoagoak izango dira, eta baliteke euri pixka bat egitea. Dena den, euri gutxi egingo du, eta azken orduetan ateri geratuko da. Ipar-ipar-ekialdeko haizea nagusituko da. Tenperaturak behera egingo du, eta 14-16 gradu arteko maximoak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!