Arratsaldean, ostarte zabalak izango dira, eta giro eguzkitsua nagusituko da. Gauean, hodeiak ugaritu egingo dira, baina ez du euririk egingo. Haizea aldakor ibiliko da, eta azken orduetan ipar-haizea nagusituko da. Tenperaturak ez du aldaketa handirik izango, eta 17-19 gradu arteko maximoak espero dira.
Bihar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira egunaren hasieran, baina aurreko egunetan baino hodei gehiago izango dira, eta zerua estaliago egongo da. Hala ere, goizean ez du euririk egingo. Arratsaldeko lehen orduetan, hodeiak trinkoagoak izango dira, eta baliteke euri pixka bat egitea. Dena den, euri gutxi egingo du, eta azken orduetan ateri geratuko da. Ipar-ipar-ekialdeko haizea nagusituko da. Tenperaturak behera egingo du, eta 14-16 gradu arteko maximoak izango dira.