Arratsaldean, hodei horiek desagertu egingo dira, eta zerua oskarbi geratuko da. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da goizean, eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperaturak antzera jarraituko du, eta 17-19 gradu artekoak izango dira maximoak.
Bihar behe-lainoa beste egun batez agertuko da, baina azkar desagertuko da. Ondoren, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Hodei baxuak izango dira, baina ez dute euririk ekarriko. Arratsaldean, ostarte zabalak izango dira, eta giro eguzkitsua nagusituko da. Gauean, hodeiak ugaritu egingo dira, baina ez du euririk egingo. Haizea aldakor ibiliko da, eta azken orduetan ipar-haizea nagusituko da. Tenperaturak ez du aldaketa handirik izango, eta 17-19 gradu arteko maximoak espero dira.