Irati Zabalak ez du aurrera egin lau eta erdikoan

Garai eta Zabala igandean Urnietan, partida hasi aurretik.

Pilotari lizartzarrak 22-11 galdu zuen igandean Leire Garairen aurka Lau eta Erdiko Txapelketako bigarren aurre-kanporaketako partida.

Irati Zabala lizartzarrak agur esan dio Lau eta Erdiko Txapelketari. 22-11 galdu zuen igandean, Leire Garai gasteiztarraren aurka Urnietan jokatutako bigarren aurre-kanporaketan. Zabalak estu hartu zuen aurkaria, baina Garaik gehiago asmatu zuen.

Gasteiztarrak Salsamendiren aurka jokatuko du igande honetan Pasaian, eta garaileak Itxaso Erasun zizurkildarra izango du aurkari final-zortzirenetan, azaroaren 8an, Arrigorriagan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!