Arratsaldean zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugaritu egingo dira, baina ez dute ondoriorik ekarriko eta giroa argia eta atsegina izango da eguna amaitu bitarte. Haizeak aldakor eta ahul joko du, tarteka hego ukitu batekin. Tenperaturak gora egingo du, eta 18-20 gradu harrapatuko ditu.
Bihar berriro ere behe-laino pixka bat sor daiteke goizeko lehen orduan, baina azkar batean jasoko du eta eguraldi eguzkitsu eta ederra nagusituko da, tarteka hodei solte batzuekin. Arratsaldean hodei bakan horiek desagertzera egingo dute eta zerua urdin geratuko da, eguraldi eguzkitsua nagusituz. Haizeak goizean aldakor eta ahul joko du, arratsaldean iparraldetik finkatuz. Tenperaturak antzeko jarraituko du, eta 18-20 gradura ailegatuko da.