Zer dakar biharkoak?

Biharko astekariko azala Oihana Lopetegi Arangurenek beteko du. LABeko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkariak langileen antolakuntza kolektiboaren garrantziaz, sindikalgintzaren erronkez eta borroka-eremu berriez hitz egin du elkarrizketan, azaroaren 11ko greba orokorraren atarian. Langileria subjektu kolektibo gisa berreraikitzeko beharra azpimarratu du, eta soldatak, etxebizitza eta bizi-baldintzak borroka sindikalaren erdigunean kokatu ditu.

Gainera, iritzi emaile berri bat gehitu da ATARIAko komunitatera: Eukene Larrarte Aranguren. Bere lehen iritzi zutabean txirrindularitzan emakumezkoak zein gizonezkoak entrenatzeko garaian, hasiera-hasieratik bizi dituzten desorekak ekarri ditu azalera: «Utzi amesten!».

Ondorengoak ere topatuko dituzu biharko astekarian:

  • Miel Mari Izagirre eskulangilearen elkarrizketa:
    • «Ni ez naiz salmentagatik hasi, erakusteagatik baizik».
  • Joxe  Manuel Odriozola gantzaundikidearen Hitzez Hitz:
    • Hizkuntzaren definizioak.
  • Maddi Etxeberria Otaegiren Arima Elikatuz:
    • Lurraren zikloa errespetatzen.
  • Koldo Aldaberen iritzi zutabea:
    • Euskararen leihoa.
  • Pili Aguadoren Begirada Grafikoa:
    • Negu hurbilak.
  • Harituz-eko Oihana Iguaranen bertsoa:
    • Arimen Gaua.
  • Ibon Azpilikueta argazkilariaren elkarrizketa:
    • «Ez nintzen argazkiak ateratzen hasi liburu bat egiteko».
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!