Ostarteak irekiko dira

Iker Ibarluzea

Hodeitsu hasiko da eguna eta goizeko lehen orduan ez da baztertzen euri pixka bat egitea.

Hala ere, azkar atertuko du eta goizean zehar pixkanaka ostarteak irekitzen joango dira. Arratsaldean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina ostarteak zabalak izango dira eta giroa argia izango da. Haizeak eki/ipar-ekialdetik joko du. Tenperaturak beheraka jarraituko du, 14-17 gradu harrapatuz.

Bihar behe-lainoa sortuko da bailaretan, baina goizean zehar desagertu egingo da eta giro eguzkitsua nagusituko da, tarteka goi-hodei fin batzuekin. Arratsaldean zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugaritu egingo dira, baina ez dute ondoriorik ekarriko eta giroa argia eta atsegina izango da eguna amaitu bitarte. Haizeak aldakor eta ahul joko du, tarteka hego ukitu batekin. Tenperaturak gora egingo du, 20-21 gradu harrapatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!